2008-06-22

Donostiara





Maiatzaren 29an Donostiara joan ginen. Autobusez joan ginen eta Aladdin filma ikusi genuen.
Autobusatik jeitsi eta gero tren txu-txura igo ginen eta Donostiako tokirik garrantzitsuenak ikusi genituen.






Gero Akuariumera joan ginen baina oraindik ez zitzaigun tokatzen eta batzuk bazkaltzera joan ginen eta beste batzuk Begorekin paseo bat ematera joan ginen.

Akuariumera sartu ginen eta han marmokak, morenak, marrazoak, pirañak, dordokak, itsas-zaldiak eta abar ikusi genituen.
Gehien bat gustatu zitzaiguna izan zen nola jaiotzen diren marrazoak, poltsa batean jaio dira eta han bederatzi hilabete egoten dira gizakiok bezala.


Azkenean akuario taktil batera joan ginen, ez genuen arrainik ukitu, baina errazenak ziren ukitzeko itsas trikua eta itsas pepinoa, eta hauek bai ukitu genituen.



Amaitu genuenean jatera joan ginen berriro, autobusa hartu genuen eta 16.25ean heldu ginen eskolara.

No hay comentarios: