
Dena den, eta negarrak alde batera utzita, oso ondo pasatu genuen azkenengo egunean, denetarik egon zen gure jaialdian:
Lasterketak, jolasak, musika, diplomak, karate, euskal dantzak, dominak, gozokiak, gailetak, freskagarriak, opariak, dantzak (por fin dantzatu genuen Tokio Hotel), eta hau dena eguzkipean, baina berdin zen, ondo pasatu genuen.
Guraso asko etorri zen gure jaialdia ikustera eta baita ere ikasle ohiak, (hauek etortzea niri pertsonalki poztu egiten nau, esan nahi duelako gustora egon zirela

Uste dut azkenengo agurrak gelara joan ginenean ez ditugula hain erraz ahaztuko, baina dena den, orain bizitzaren hurrengo pauso bat eman beharra dago, eta seguru nago aurrera egingo dutela gure ikasleek.



Hemendik eman nahi nituzke nire agurrik beroenak nirekin egon diren ikasleei eta gurasoei.
Agur eta ondo izan! Etorri nahi duzuenean!

Gure agurrik beroenak bihotz bihotzez!
No hay comentarios:
Publicar un comentario