2008-05-27

Birjinetxeko Euskeraren Astea 2008

Gure eskolan Euskeraren Astea maiatzaren 19tik 23ra izan zen.
Astelehenean, txupinazoa eta jokoak genituen baina euria izan zenez, egun horretan haur hezkuntzako umeentzat zinema egin genuen eta pelikula “Lagundu, arraina naiz” izan zen.












Asteartean, bai, hor izan zen txupinazoa eta jokoak. Pregoneroak Unai eta Ane izan ziren, eta oso ondo egin zuten.
Asteazkenean ipuin kontalaria izan genuen eta guri iruditu zitzaigun aspergarria eta uste dugu ez zela guretzat aproposa, baizik eta txikientzat. Baina klase normala galdu genuen, je, je...


Ostegunean, hamarretan, irratsaioa izan zen, Maria eta Isaac izan ziren aurkezleak. Gero Cristina eta Christianek elkarrizketa bat izan zuten Idoia irakaslearekin eta gure gelako guztiek alegiak kontatu genituen.

Ostegunean, arratsaldean, “Nork xaxatu du Roger Rabitt?” pelikula ikusi genuen.

Ostiralean jaialdia egin genuen eta Jessica eta Jennifer izan ziren aurkezleak.
Gure gelakoak dantza bi egin zuten: “Eskutitza” eta “Eusko dance mix”.
Egia esan ez zitzaigun oso ondo atera, baina uste dugu lotsagaitik izan zela.
Ea hurrengoan hobeto egiten dugun.



Gora Birjinetxe!!!

No hay comentarios: