2008-04-30

Lapurriketan.


Lapurriketara joan ginen 2008ko apirilaren 25ean. Horretarako autobusa hartu genuen eskola aurrean eta Lapurriketara abiatu ginen. Lapurriketa Diman dago. Ordubeteko bidaia egin genuen gutxigorabehera eta batzuentzat luze egin zen.

Ailegatzean egongela batera pasatu ginen eta han banandu egin gintuzten.


Batzuk negutegira joan ziren lehenengo eta beste batzuk ogia egitera.

Negutegian ikasi genuen landareak nola hasten diren, erein genuen landare bat gero etxera ekartzeko, ea...




Ogia egiten ere joan ginen, baina amaitu baino lehen bazkaltzera deitu ziguten, bazkalordutik bueltatzerakoan, gure ogia labean sartu zuten, bestela ezin izango genuen etxera eraman.

Gero animaliak ikustera joan ginen: ardiak, astoak, oiloak, paumak, indioilarrak, eta txerriak ikusi genituen.




Azkenean libre geratu ginen eta jolastera joan ginen, baina alde egin baino arinago ogia eta landarea kutxa baten barruan sartu genuen eta autobusara sartu ginen.

Horrela amaitu zen gure eguna Lapurriketan.
Zoragarria izan zen.






No hay comentarios: