2008-04-01

TAILERRAK

Martxoaren 10etik 14ra euskeraren astea izateaz gain ere bai izan zen tailerren astea.
Eta zer egin genuen tailerretan?
Ba, papera, yogurta eta berziklatzeko ontziak izeneko tailerrak eduki genituen.
Lehenengo, martxoan, asteazkenean, 12an, papera egin genuen, horretarako egunkariak behar izan genituen, gero moztu egin genuen egunkaria zati txiki txikitan eta irabiatu egin genuen, gero kolorea eman eta koladorean ipini genuen.
Atera genuen masa eta rodilloarekin zapaldu genuen, azkenean paperaren artean ipini genuen eta lehortzen utzi genuen. Hurrengo egunean han geneukan papera eginda eta gure artean banandu genuen papera. Hor daukazue argazkian nola geratu zen papera.


Hurrengo egunean, 13an yogurta egin genuen, lehenengo txarla
teorikoa izan genuen eta gero bai, yogurta egin genuen, esnearekin, kolorantea eta zaporearekin, horretarako beste yogurt bat erabili genuen eta dena nahastu ondoren, gelan utzi genuen berogailuaren azpian han tenperatura ona izateko eta pixka bat gorputza hartzeko.
Hurrengo egunean ikusi genuen eta ez, ez zegoen ondo eginda, beste egun bat utzi genuen eta bai, azkenean eginda zegoen, baina nazka pixka bat eman zigun yogurt horrek eta gehienok ez genuen probatu. Hor dago argazkia yogurta egiten.


Ostegunean 14an arratsaldez, ontzien berziklapen tailerra tokatu zitzaigun, eta han teoria pixka bat eman ondoren hasi ginen gauzak egiten berziklatutako objektuekin. Denetarik dago eta hemen argazkian daukazue adibide bat.

No hay comentarios: