2008-04-23

Antton Kazabon gure eskolan.

Apirilaren 8an Antton Kazabon idazlea etorri zen gure eskolako liburutegira.
Baina lehenengo bere liburu bat irakurri genuen: Momolo.
Izenburua: Momolo
Egilea: Antton Kazabon Amigorena
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 2000
Ilustratzailea: Andoni Odriozola
Bilduma: Matxinsalto
Orri kopurua: 88 orrialde
Laburpena: Kontuz, irakurle! Ipuin hau ez dugu idatzi zuri ideia bihurriak emateko, gero. Ez horixe! Momolok, derrigortuta egin ditu deabrukeria horiek guztiak, gelako lagunek errespeta eta maita dezaten.Beraz, zuk ez egin horrelakorik, oso, oso, oso beharrezkoa ez bada, behintzat.

Antton Kazabon Oiartzunen jaio zen 1954an. Maisu-ikasketak egin zituen. Haurtzaro ikastolan lanean hasi eta 1991 arte aritu zen bertan. 1994 arteko hiru urte hoiek Gipuzkoako Ikastolen Elkartean egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen. Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, irudiz jositako kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela 20 urte. Geroztik jenero gehienak landu ditu oiartzuarrak. Narrazioa, poemak, bertsoak...Guztira 44 liburu kaleratu ditu orain arte, gehienak haur eta gazte literaturakoak direlarik.
· 1987 Letrak bertsotan.1,2,3 Elkar
· 1988 Proxpero Elkar
· 1991 Proxpero Donostian Elkar
· 1991 Proxperoren lagunak Elkar
· 1992 Pottolo pilotaria Ikastolen Elkartea
· 1992 Txirri, Mirri eta Txiribiton Oporretan Elkar
· 1992 Txirri, Mirri eta Txiribiton Herriko festetan Elkar
· 1994 Pelu Elkar
· 1994 Txirri, Mirri eta Txiribiton Igeltsero Elkar
· 1994 Txirri, Mirri eta Txiribiton eskolan Elkar
· 1994 Ortzadarraren azpitik Erein
· 1995 Koskotenekoak Sendoa-Auspoa
· 1995 Bazen behin, behin bazen Elkar
· 1996 Jose Joakin Mitxelena bertsolaria Sendoa-Auspoa
· 1996 Pottoloren zazpi aurpegiak Ikastolen Elkartea
· 1997 Haize-orratza Elkar
· 1997 Gau sua Landare-Euskadiko Kutxa
· 1998 Ttantto Ibaizabal
· 1998 Izar baten gainean Desclée de Brouwer
· 1998 Eguzkilore Alfaguara-Zubia
· 1998 Balantx Elkarlanean
· 1999 Kazkazuri Sendoa
· 1999 Xenpelar Sendoa
· 2000 Momolo I baizabal
· 2000 Lanbro Gero-Mensajero
· 2000 Kanpai hotsak isiltzean Desclée de Brouwer
· 2000 Pernando Amezketarra Sendoa
· 2000 Bakoiztari berea Sendoa
· 2000 Matte-matte Gero-Mensajero
· 2000 Kilikolore Elkarlanean
· 2001 Fila Gero-Mensajero
· 2002 Emozioen kuliska Elkar
· 2002 Etxola txuriko izpiritua Descleé de Brouwer
· 2002 Txara txikia Ibaizabal
· 2002 Niko eta Txoriko Gara
· 2002 Yon Oñatibia Bidegileak -E.Jaurlaritza-
· 2003 Urtziren diarioa Ibaizabal
· 2003 Kaixo, Kattin Elkar
· 2003 Erotik Aizkorri
· 2003 Toto eta Otsoto Descleé de Brouwer
· 2003 Niko eta Potiko Gara
· 2004 Pirtzina zilborrean Elkar
· 2004 Hitzak eta lumak Desclée de Brouwer
· 2004 Armiarma zuhaitzean Aizkorri
· 2004 Azkeneko txantxana Ibaizabal
· 2005 Koloretxo Descleé
· 2005 Zigarrotxoa ahoz aho Descleé
· 2005 Gure amona Lutxi Gero-Mensajero
· 2005 Anpolai gorriak Ibaizabal
· 2006 Irrikaren distira Pamiela
· 2006 Niko eta zaldiko Gero
· 2006 Errekak su Descleé
· 2006 Mattinen haserrea Aizkorri
· 2006 Elurrezko pilotak Aizkorri
· 2006 Txoria txori Ibaizabal
· 2007 Atearen atzean Elkar
· 2007 Nire ahizpa aluita Elkar
· 2007 Elorriren irribarrea Ibaizabal
· 2007 To, Mieltxo Descleé
· 2007 Zanbuloko sonanbulua Aizkorri










Antton Kazabon liburuak sinatzen eta eskuman galderak erantzuten.

Esan beharra dago galdera asko egin geniola, eta nahiko “airoso” irten zen.
Galderak era guztietakoak izan ziren: Ea zergaitik idatzi zuen Momolo izeneko liburua, ea non bizi zen, zenbat urte zituen, ea liburuan agertutako bihurrikeriak berak eginda bazituen ala ez..., noiz idatzi zuen liburu hau, non egiten zuen lan, ea bihurriak ziren bere ikasleak, ezkonduta bazegoen ala ez...
Gainera lehiaketa bat ere egon zen: aho-korapiloak ere irakurtzen saiatu ginen.
Eta amaitzeko eta arratsaldea ziztu bizian berarekin pasatu ondoren gure liburuak sinatu zituen banan banan, eta oso pozik joan ginen bakoitza gure gelara.

No hay comentarios: