2008-04-01

Euskeraren astea

Txurdinaga-Santutxuko Euskeraren astea martxoaren 10tik 14ra izan zen.
Eskola askok hartu zuten parte, eta noski, gu ere hor egon ginen.

Euskeraren astean tailerrak ere egin genituen, papera, yogurta eta berziklapenaren tailerrak.

Hasteko, asteartean, goizeko 9:30etan “Ave maria” eskolara joan ginen kantagintza egitera.
Gure eskola izan zen lehenengoa kantagintza egiten , guk “Idoia edo eskutitza” kanta egin genuen.

4. mailakoek ere joan ziren gurekin eta hauek “Ken zazpi” taldeko “Ilargia” abestu zuten.
Baina ez pentsa gu bakarrik egon ginela han, ez, eskolan asko egon ziren han kantagintza saioan.
Luis Briñas, Mina del Morro, Ave maria eta gu, Birjinetxekoak egon ginen han.









Hemen daude Ave Mariakoak abesten.

Asteazkenean eta ostegunean tailerrak eduki genituen eta hor ere ondo pasatu genuen.

Ostiralean polikiroldegira joan ginen eta han dantza batzuk egin
genituen. Jende eta eskola asko elkartu ginen han.

Gizon bat zegoen “como maestro de ceremonias” eta harek esaten zigun nola dantzatzen zen entzutako musika.


Musika zuzenean zen, talde bat zegoen musika jotzen eta musika estiloa euskal-folk zen.
Borobilak, kadenetak, ilarak, pausoak, binaka, e.a... denetarik egin genuen.
Gustora egon ginen baina hurrengorako ea musika pixka bat modernoagoa ipintzen duten.


Dena den, esperientzi polita eta goiza arin arin joan zitzaigun.
Hori bai, dantza eta dantza egon ginen geratu barik eta azkenean pixka bat ere nekatu ginen.

No hay comentarios: