2008-04-23

Marrazki bizidunak. ZINEBI.

Ba bai, hasi gara marrazki bizidunak egiten. Horretarako erabiliko duguna da ordenagailua, plastilina, webcam batzuk eta gero material desberdina: kartulinak, margoak, errotulkiak.

Guri laguntzen daudenak Oskia eta Aiora dira, hauek azaldu digute nola egiten diren marrazkiak, adibideak ikusi ditugu, material gehiena ekarri digute...
Orain arte hiru egun egon gara eta horrela moldatu gara:

-Lehenengo egunean taldeak egin, (hiru egin ditugu). Marrazki bizidunak nola egiten diren ikasi genuen eta adibideak ikusi genituen. Pertsonaiak pentsatu eta sortu egin behar genituen marrazkien bidez.

-Bigarren egunean plastilinarekin egin behar izan genituen aurrez pentsatutako pertsonai hoiek. Hurrengoa izan zen gure izenaren letrak egin eta animatu.





Izena eginda gero animatzeko.





Agertuko diren pertsonai desberdinak.






-Hirugarren egunean historia asmatu behar genuen eta marrazkien bidez eta biñetakin adierazi din a3 paperean. Eszenatokia egiteko zapata kutxa bat erabili genuen eta kartulinak, papera, e.a... erabili genuen apaintzeko.






Hemen dago historia bat din a3an.


Hona hemen gure gelan egindako hiru eszenatoki eta bere pertsonaiekin.














Ekainaren 12an etorri ziren Aiora eta Oskia eta ekarri ziguten DVDak marrazki bizidunekin.


Ikusi nahi baduzue gure marrazki bizidunak, hona hemen lotura:

http://www.birjinetxe.es/ikastetxea/video/zinebi.htm

No hay comentarios: