2008-04-30

Ilustratzaile bat Birjinetxen.-

Aurton ilustratzaile bat ekarri dugu gure eskolako liburutegira.
2008ko apirilaren 24an etorri zen Jose Tellaetxe Isusi eta berarekin elkarrizketatxo bat eduki genuen.
Jose Tellaetxe Isusi ilustratzaileak bazeukan teoria bat :
Denok izan ahal garela marrazkilari onak eta hori erakusteko froga bat egin zuen.
Froga izan zen marrazki bat kopiatzea, batek hankaz gora kopiatzen zuen marrazkia eta besteak ostera zuzen.
Zein izan zen emaitza? Ba, hankaz gora kopiatu zuenak detaile eta berezitasun gehiago jarri zizkion marrazkiari, besteak ostera, eta burmuinako ezkerreko hemisferioaren eraginez, topiko asko irudikatzen zuen eta ez zegoen hainbeste detaile baizik eta estereotipoak marrazten zituen.

Berak esaten zuena zen eskumako hemisferioa garatu behar genuela gehiago, detaile eta berezitasun horiek kontutan hartzeko.

Noski, hori eta lan egitea.

Ordu bat eta erdi egon zen gurekin eta azkenean sinatu zituen hainbat marrazki eta guk ekarritako liburu bat ere bai.

No hay comentarios: