2008-03-05

Bide hezkuntza

Otsailaren 28an Bide Hezkuntza egitera joan ginen.

Ia hilabete osoa egon zen euririk egin gabe eta ... kasualitatea!

Hor egunean zirimiri antzerakoa zegoen.

Deitu ziguten eskolara eta galdetu ziguten ea joango ginen ala ez, eta gure erabakia izan zen baietz.
Ze pozik joan ginen! Etorri zen udaltzain bat gure bila hor goian ikusten duzuen autobusean eta hor joan ginen.

Ikasi genuen gauza asko, lehenengo teoria pixka bat galderak asmatzen eta gero etorri zen politena: ibilbide bat zegoen eta han bizikletak hartu eta seinaleak eta zebrabideak errespetatuz zirkulatu behar genuen.









Txarto egiten bagenuen, bost minutu oinez ibiltzea tokatzen zitzaigun.










Egia esan, oso ondo pasatu genuen eta gure irakasleek esan ziguten primeran portatu ginela han ondoan zegoen eskolako umeak gu probokatzen egon zirelako, baina guk kasurik ere ez genien egin eta azkenean aspertu egin ziren eta barrura sartu ziren.

Batzutan kasurik ez egitea da onena! Hemen ikusten da hori.

No hay comentarios: