Nortzuk joan ginen?
4. D, 5. eta 6. D gelakoak.
Horretarako eskolatik eguerdiko ordu bietan irten ginen eta buelta bostak laurden gutxiagotan egin genuen.
Han etorri zen Goizane izeneko langile bat eta bera izan zen gure bisitaldiko gida.
Bisitaldia burutzeko bi talde egin genituen, talde batek "la jungla sonora" irratsaioa entzuten zuen eta beste taldea eraikuntza barrutik ikustera joan zen.
Benetan harrigarria izan zen han ikusi genuena:
Kable pila, ordenagailuz beteta zegoen, eta jende asko han lanean.
"Plato" bat ere ikusi genuen, Teleberri programa egiten dute egunero plato horretan.
Konturatu ginen eraikuntza modernoa zela, oso handia, erraldoia.
Joan etorria metroz egin genuen, eta uste dugu merezi izan zuela baina agian gauza gehiago ikusteko gogoarekin geratu ginen EITBko bisitaldi honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario