2008-03-05

Ihauteriak Birjinetxen

Birjinetxen aurton ihauteri multikulturalak egin ditugu. Gaia zen:

Munduko herrialde desberdinak.
Denetarikoa egon zen: indiarrak, eskimalak, mejikarrak, afrikarrak, egipziarrak, tailandiarrak, e.a...


Hasteko, egun batzuk arinago mozorroa prestatzen egon ginen, eta ez bakarrik hori, dantza ere prestatu behar izan genuen. Eta ze dantza egipziarrekin bat egiteko?

Ba lehenengotik aukeratu genuen BANGHRAren "la danza del vientre".

Iruditzen zitzaigun oso abesti martxoso eta aproposa dantza egiteko. Aste bitan eta zazpi, zortzi ensaio egin ondoren prest geneukan gure dantza.

Beraz, 5. eta 6. mailakoek egipziarrez joan ginen.

Egipziarren mozorroa egiteko behar genuen:
Mutilena egiteko: Plastiko horia eta zinta beltzarekin egin genuen burukoa, gero hartu genuen suge bat gezurrezkoa eta gero pegatinak ipini genizkion sugeari eta gero urrezko tirarekin itsatsi genuen, gerrikoa egin genuen plastiko batekin eta gero pegatina ipini genion gerrikoari.
”Taparrabos” plastikoarekin egin genuen eta gero itsatsi genuen gerrikoarekin eta oso ondo gelditu zitzaigun mozorroa.
Neskarena egiteko: Burukoa beltza zen eta gero errotulki “fluoreszente” batekin marrazki batzuk egin genizkion. Beste guztia berdina zen.


Dantza polit bat egin genuen. BANGHRArena.

Ihauteriak oso politak dira baina
lotsa pixka bat pasa daiteke
Eroskira joan ginen baina ni
ia jausi nintzen kaletik.
















No hay comentarios: